
Intxaurrondoko Artatxiki Biogune elkarteak sendabelarren inguruko hitzaldi bat antolatu du otsailaren 9rako. Harrera ona izaten ari den liburu bat izango da hitzaldiaren oinarria: Sendabelarrek dakitena: ezagutu, bildu eta erabili. Garbiñe Larrea da egilea eta berak emango du hitzaldia, 19:00etatik aurrera.