Amnistiaren Eguna antolatu dute ekainaren 3an, Donostian
Amnistia aldarrikatu, eta Euskal Herrian zein nazioartean duen paperaz haunsartzeko, Amnistia Eguna antolatu du Aske erakundeak Donostian, ekainaren 3an.
Asteartean egin dute agerraldia, Iruñean: “Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntza eta errepresioa behingoz amaitzeko, amnistia eskuratu beharra dugu, amnistia dominazio egoera hori iraultzeko halabeharrezko baldintza baita. Amnistia gehiagorengatik borrokatu behar ez izateko, eta honengatik errepresio gehiago pairatu behar ez izateko ezinbesteko baldintza, alegia”.
Egungo egoeran errepresioak duen paperaz ohartarazi dute: “Krisi egoeran Euskal Herri langilearen bizi baldintzek okerrera egiten duten heinean, horren antolakuntzak eta mobilizazioak ere gora egiten dute, eta burgesiak horiek neutralizatzeko eta deuseztatzeko baldintzak ezartzeko beharra du”.
Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntzarekin eta errepresioarekin behingoz amaitzeko, amnistia eskuratzeko beharra dugu, Euskal Herri Langileak erabateko askatasuna izango duen etorkizunerako mugarria delarik. pic.twitter.com/9Vjg7V8tsc
— Aske Antolakundea (@aske_eh) January 24, 2023