28 ikuskizun eta 44 emanaldi eskainiko ditu martxoan Dferia jaialdiak
Martxoaren 13tik 16ra bitartean egingo dute aurtengo Dferia jaialdia, eta programazio eszeniko osoa aurkeztu dute gaur. Ikuskizunetarako sarrerak eta abonua salgai daude leihatiletan eta webgunean.
Martxoaren 13an hasiko bada ere, aurreko larunbat eta igandean programatutako zenbait ikuskizun Dferiaren barruan sartuko dira. Edizio honetako gaia Fake izango da, eta ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2023ko programazioa. 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.
Donostia Kulturaren arabera, 2023ko programazioak “maila handiko ikuskizunak” izango ditu. Berritasun gisa, zirku ikuskizun bat izango da (Gap of 42, Chris Iris), helduentzako txotxongiloak (Celestina Infernal, Teatro Corsario) eta nazioartean ezaguna den Diptych dantza pieza.
Ikusi hemen programazioa osorik.