Sara Azurzak argitaratu du bere lehen lan luzea: 'Hemen Berriro'
Hemen Berriro da Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarraren lehen lan luzea. Albuma “bizitzaren ziklo emozionalari” buruzkoa da, eta ziklo horren barruko emozioak eta sentimenduak islatzen ditu.
Artista donostiarrak adierazi duenez, bere helburua da ere euskal musikan nolabaiteko iraultza sortzea, oraingoz pop-soula euskaraz ez baita oso ezaguna. Estilo ezberdinak tartekatzen ditu gainera. Horien artean funky-a eta elektronika bere abesti dantzagarrienean.
Disko berriko kanturik aipagarrienen artean, gainera, Gartxot Unsainekin elkarlanean egindako Uste ustelak abestia eta, dagoeneko, milaka erreprodukzio dituen Ez ohildu aurkituko ditugu.
Aurkezpen kontzertua
Lugaritzeko Kultur Etxea izango da lan berriaren aurkezpen kontzertuaren eszenatokia. Sara Azurza otsailaren 10ean igoko da taula gainera, bere taldeko musikari apartekin batera: Iker Lauroba teklatuan eta gitarran, Julen Barandiaran baxuan eta Haritz Lauroba baterian. Sarrerak salgai daude dagoeneko.