Desagertu da zubi zaharra
Hilabete inguru behar izan dute Astiñeneko zubi zaharra eraisteko; inguruan, lanean jarraitzen dute.
Azaroa bukaeran ireki zuten Egia eta Loiola lotzen dituen Astiñeneko zubi berria. Aldiz, zaharra, urtarrilean zehar bota dute. Hilabete hasieran abiatu zituzten eraisketa lanak hondeamakinen bidez. Zubiari izena ematen dion baserriaren aldetik aritu dira pixkanaka eta zatika botatzen.
Bi alboetako muturrak kenduta, ibaiaren erdiko zutabeen azpiko egiturak erretiratzeko hiru hondeamakina behar izan dituzte. Une honetan, inguruan ari dira lanean, eremua txukuntzeko eta itxura hobeagoa emateko. Bitartean, Astiñene baserriak hor jarraitzen du zutik.
Bideo batean jaso dugu Astiñeneko zubi zaharraren eraisketaren eboluzioa.