'Energiarekin ekin' bertso saioa, ostiralean Añorgan
Energia burujabetzaren ildoa ari dira lantzen hainbat bizilagun Añorgan, eta gaian sakontzeko asmoz, bertso saioa antolatu dute ostiralean, Añorgako Antzoki Zaharrean Saretuzek eta Setem Hego Haizeak. Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Eñaut Martikorena, Unai Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola arituko dira bertsotan, eta Saroi Jauregi gai jartzaile lanetan.
Antolatzaileen ustez, gaur egungo krisi klimatiko eta sozialari aurre egiteko, “ezinbestekoa da egungo sistema ekonomikoa sistema jasangarri eta bidezko batean bihurtzea”. Aldaketa horren oinarrizko elementu bat “trantsizio energetiko bidezkoa eta demokratikoa da. Energiaren esparruan kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea sustatzen saiatuko gara datorren ostiralean”.
19:30ean hasiko da jarduera, eta doakoa izango da. Saretuzeko kideek bertsoa zabaldu dute ekitaldia zabaltzeko.
[ 🔊 I G O B O L U M E N A ]
— SareTUZ (@Saretuz) February 1, 2023
➡️ Energiarekin Ekin Bertso saioa
📆 Otsailak 3
🕑 19:30
📍 Añorgako Antzoki Zaharra
🗣️ Beñat Gaztelumendi | Alaia Martin | Eñaut Martikorena | Unai Agirre | Miren Artetxe | Eli Pagola@SetemHegoHaizea X #saretuz
Milesker @anorgakke ! pic.twitter.com/2EiobnhTOS