Dbuseko erabiltzaile bat iraindua izan da zerbitzua euskaraz eskatzeagatik
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2023ko urtarrilean herritarrek bidalitako hizkuntz eskubideen urraketen lagin bat argitaratu du, lorpenak eta zoriontzeak ere jasota. Urraketen artean, Donostiako autobus zerbitzuan (Dbus) gertatutako bat dago. Hain zuzen ere, Behatokiak jaso duenez, urtarrilean, herritar bat iraindua izan zen zerbitzua euskaraz eskatzeagatik.