Desgaitasun intelektuala dutenentzako beste hamasei plaza jarri dituzte Donostian
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Atzegik desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako bi etxe berri ireki dituzte Gipuzkoan: bat Donostian, eta beste bat Zarautzen. Donostiakoa Ategorrieta hiribidean dago, eta hamasei plaza ditu; Zarautzekoak zazpi plaza ditu, beraz, orotara, 23 plaza dira.
Aldundiko ordezkari Markel Olano eta Maite Peña Atzegiko etxeak bisitatzen egon ziren asteazkenean, Oiane Orkaizagirrek gidatuta. Etxegorriako etxebizitzen arduraduna da Orkaizagirre, Ategorrietan. Gaur egun, hamabost lagun bizi dira Etxegorrian, sei gizon eta bederatzi emakume.
Orotara, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako 975 plaza daude gaur egun Gipuzkoan. Olanok nabarmendu zuenez, pandemia hasi zenetik hona, 100 plaza gehiago jarri dituzte; 2020an 886 plaza zeuden Gipuzkoan.