Kimia Kamvari artistaren erakusketa ikusteko azken egunak
Artea Abian egitasmoaren eskutik, Kimia Kamvari artistaren (Kolonia, Iran, 1986) Alef erakusketa dago ikusgai San Telmo museoan, eta asteburu hau izango da Kamvariren obraz gozatzeko azken aukera. Igandera arte bisitatu daiteke, 10:00etatik 19:00etara. Erakusketa bi zatitan banatuta dago: lehenengoan, hondoratze dolinetan oinarritutako argazki serie bat aurkezten da; eta bigarrena zuhaitz baten inguruan egituratzen da.