Txomiñeneko osasun etxea kirolerako erabiltzen den eremu batean kokatu dezakete
Txomiñenen gertatu zen erasoa, pasa den larunbata goizaldean.Lanberri Auzo Elkartea Donostiako Udala Osakidetzarekin negoziatzen ari da Txomiñenen aurreikusitako osasun etxe berria Arteleku plazan dagoen kirol eremuetako batean kokatzeko aukera.
Hasiera batean, udalak osasun etxea Txomiñeneko lokaletako batean egitea aurreikusi zuen, baina Osakidetzak azaldu du leku gehiago behar duela zentro berria zabaltzeko. Hori dela eta, lehenago ere baztertu egin zuten osasun etxea auzoko lursail triangeluar batean eraikitzea, Espartxo zubiaren ondoan.
Noticias de Gipuzkoari Duñike Agirrezabalaga Proiektu eta Obretako zinegotziak azaldu dionez, “udala negoziatzen ari da Artelekuko plaza berriko bi kirol eremuetako bat uztea osasun etxea eraikitzeko, auzoko zerbitzuak osatzeko”.


