Fernando Mujika Herzog omendu dute, haren hilketaren 27. urteurrenean
Gaur, hilaren 6an, 27 urte bete dira ETAk Fernando Mujika Herzog Gipuzkoako PSE-PSOEren agintaria hil zuenetik. Urteurrenaren harira, Mujika Herzog omendu dute asteburuan, Polloeko hilerrian lore eskaintza eginez.
Hace 27 años ETA asesinó al Presidente del @PSOE en Gipuzkoa, Fernando Múgica. @gecheniq ha acompañado la familia en el acto celebrado en el cementerio de San Sebastián. pic.twitter.com/cVtCgYo4s4
— Sub. Gob. Gipuzkoa (@SubGobGipuzkoa) February 4, 2023
Larunbatean egin zuten omenaldia, eta bertan izan ziren Gipuzkoako zein Donostiako PSE-EEko ordezkariak; besteak beste, Marisol Garmendia Donostiako sozialisten bozeramailea eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta aldundiko diputatua. Beste alderdi batzuetako ordezkariak ere egon ziren, besteak beste, Nekane Arzallus jeltzalea. Mujika Herzogen hainbat senide ere han egon ziren.
Duela astebete eskas ETAren beste biktima ezagun bat omendu zuten Donostian: Gregorio Ordoñez PPko agintaria. Izan ere, urtarrilaren 23an 28 urte bete ziren Ordoñez hil zutenetik. Bere kasuan ere lore eskaintza egin zuten Polloeko hilerrian.
📸 Hace 28 años ETA asesinó a Gregorio Ordoñez. Hoy le hemos recordado en Polloe pic.twitter.com/RBar3epQCh
— Eneko Goia Laso (@EnekoGoia) January 29, 2023