Donostialdeko Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma sortu dute
Hainbat guraso, irakasle eta sindikatuen ordezkarik Donostialdeko Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma sortu dute gaur jendaurrean, Koldo Mitxelenan egindako agerraldian. Aste honetan bertan, agerraldia egin du plataformak bere kezka nagusiak adierazten, eta horiek Donostialdeko ikastetxeetan lantzeko borondatez heldu da plataforma.
EAEko Hezkuntza Lege berriaren zirriborroa da kezkaren ernamuina. Sustatzaileen ustez, “sare publikoa eta pribatua berdindu nahi ditu “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa” delako batean, biak maila berean jarriz”.
Azaldu zutenez, “zonifikazio berriak, zonalde handiagoekin, ikastetxeen arteko lehia sustatzen du eta ikastetxe ahulenak arriskuan ipintzen ditu, horietako gehienak publikoak” direlarik. Plataformaren ustez, itundua gehiago babestuko da publikoa baino, “sistemaren pribatizazioa” areagotuz.
Donostialdeko plataforma aurkezteko, hiriko hainbat pertsona ezagunek bideoa egin dute, euskal eskola publikoaz “harro daudela” adierazteko.