Loiolako Erriberako ikasleentzako hotela irailean ireki asmo dute: 328 logela, hilean 1.000 euroan

The Social Hub enpresak bere webgunean iragarri duenez, Loiolako Erriberako hotela irailean irekiko dute. Ikasleentzako hotel apartamentuak izango dira, eta 328 logela eskainiko dituzte, hilean 1.000 euro inguru balioko dutenak.
Europan zehar gisa honetako hainbat hotel ditu kateak, besteak beste, Amsterdam, Haga, Groningen, Rotterdam, Delft, Eindhoven eta Maastricht, Berlin, Viena, Paris, Bolonia, Florentzia, Madril eta Bartzelona gisako hirietan. Gimnasioa, igerilekua, sukaldea, jolasguneak eta janari zerbitzuak ere izango dira Loiolako Erriberako eraikinean.
Donostiak 192 ostatu inguru ditu gaur egun mota guztietako turistentzat, ia 7.700 ohe ditu erabilgarri. Kopuru hori 8.000tik gora izango da The Social Hub irekierarekin urte honen amaieran, eta are gehiago haziko da Arte Ederren eraikinean eraikitzen ari den Hilton katearen ezarpenarekin, 2024an ateak irekitzea aurreikusten baitu, luxuzko 82 logelarekin.