Amarako memoria historikoa ezagutzeko ibilaldia

Amarako memoria historikoa ezagutzeko ibilaldia antolatu du Dinamita Tourek gaur arratsalderako. 18:00etan abiatuko da, eta 36ko gerrak Amaran utzitako arrastoak izango dituzte gogoan, Josetxo Etxeberriaren eskutik.
Ostean, Kaxilda liburu dendan, Casilda revolucionaria komikia aurkeztuko du Ruben Uceda egileak. Egiako Kaxilda Hernaez militante anarkista ezagunari buruz eginiko lehen komikia da honakoa.
Kaxildan, gainera, ikusgarri egongo da Felix Likiniano anarkista arrasatearrak eginiko hainbat artelan. Likiniano izan zen Hernaezen bikotekidea, ia bizitza osoan zehar, eta hainbat idatziez gain, ezaguna da berak sortu zuelako ETAren anagrama.