Inauterietako konpartsak aurkeztuko dituzte Illunben
Inauterietako konpartsak aurkeztuko dituzte datorren ostiralean, otsailaren 17an, Illunben. Ekitaldia 21:00etan hasiko da, eta sarrerak otsailaren 13an jarriko dituzte salgai Viktoria Eugenia Antzokian. Bi euroan eskuratu ahal izango dira, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

