Aurkari zuzen bat hartuko du etxean Realak
Etenaldira hiru puntu batuta joan nahi du Realak. Hori izango da Natalia Arroyoren taldearen helburua igandean Sevillaren aurka, eta garrantzitsua izango da irabaztea, aurkari zuzena baita talde andaluziarra. Izan ere, ligako seigarrenak dira txuri-urdinak, eta zortzigarrenak Sevillakoak, hiru puntuko aldearekin. Beraz, irabaziz gero, aldea handituko lukete Arroyoren neskek, baita goiko taldeei presio gehiago egin ere.
Mutilei dagokienez, astelehenean jokatuko dute, Espanyolen etxean. Aspaldiko partez joan den asteburuan galdu ostean, hori salbuespen bat baino izan ez zela erakutsi beharko du Imanol Alguacilen taldeak Bartzelonan. Baja ugari izaten jarraitzen dute txuri-urdinek, baina irabazteko faboritoak dira, etxekoak jaitsierako postuetara ez erortzeko borrokatzen ari baitira, Reala hirugarren sailkatua den bitartean.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek ez du asteburuan jokatuko, datorren ostegunean baizik, hilaren 16an. Ez da neurketa erraza izango donostiarrentzat, ligako zazpigarrenaren aurka jokatuko baitute, Bartzelonaren aurka, eta Azu Muguruzaren neskak hamargarrenak dira. Hala ere, etxean jokatuko dute, eta zaleen babesa izango dute Bartzelonari aurre egiteko.
PARTIDAK
Futbola
Emakumezkoen liga, 19. jardunaldia
- Reala – Sevilla (igandean, hilaren 12an, 15:30ean).
Gizonezkoen liga, 21. jardunaldia
- Espanyol – Reala (astelehenean, hilaren 13an, 21:00etan).
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 21. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Bartzelona (ostegunean, hilaren 16an, 19:30ean).