Zartagin eta mailu hotsez bete da Antiguako frontoia Jakintza ikastolako kaldereroen eskutik
Larunbatean ospatuko dituzte kaldereroak Antiguan, baina Jakintza ikastolako umeek aurre hartu diete. Hiru, lau eta bost urteko 134 haur inguru dotore jantzi dira kaldereroz arratsaldean, eta Antiguako frontoira joan dira elkarrekin, mailuak eta zartaginak astinduz.
Frontoia goraino bete da, izan ere, haurrek bertan zituzten zain euren gurasoak eta senideak, kamerak eskuetan zituztela, kalderero txikiak iristeko zain. Kaldereroen ohiko abestiak kantatu dituzte zartaginari kolpeka, eta hartza ere dantzatu da, bi kaldereroz lagunduta.
Jarraian ikus dezakezue argazki galeria: