Egian ireki du Lera estudioa Haritz Lete musikariak
Eibarkoa den arren, denbora darama Egia auzoan bizitzen Haritz Lete (Kokein, Cobra) musikariak eta soinu ingeniariak. Gaur iragarri du Lera estudioa ireki duela Tejeria kaleko 4. zenbakian.
“Soinuarekiko dudan grina, pasioa edota lera konpartitzeko hegaldia da, aitzaki hori erabilita elkarrekin lan egiteko topagunea. Hemen, hor edo nahi dugun tokian egon daiteke baina ez dezagun ahaztu bidaiaz gozatzea ezinbestekoa dela”, adierazi du Letek sare sozialetan.
Urtetan soinu teknikari gisa jasotako esperientziaren ondoren, “ilusio berezia” egiten dio estudio propio bat duela esateak. Askotariko zerbitzuak eskainiko dituela gaineratu du: “Lokuzio bat grabatu edota film oso bat egin dezakegu, behar duzuena”.