Asteburuko sexu erasoaren aurkako elkarretaratzea egin du Itaiak
Itaiaren elkarretaratzea, Bulebarrean. (Argazkia: Donostiako Itaia) Pasa den asteburuan sexu eraso bat gertatu zen Donostian, eta, horren aurrean, elkarretaratzea egin zuen Itaiak asteazkenean. Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean egin zuten mobilizazioa, eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko beharra nabarmendu zuten: “Hemendik aurrera ere gure eginbeharra da indarkeria matxistaren aurrean mekanismoak sortu eta garatzen jarraitzea”.
📸📸📸|
— Donostiako Itaia (@itaia_donostia) February 15, 2023
Hona hemen gaurko elkarretaratzearen zenbait irudi.
Hemendik aurrera ere gure eginbeharra da indarkeria matxistaren aurrean mekanismoak sortu eta garatzen jarraitzea.
Indarkeria matxistari aurre egiteko, antolatu! pic.twitter.com/AUouB9YOc3

