'Txoria txori' dantzatu dezakegu orain, BRAVAren erritmoan
Berritzailea eta apurtzailea zen Mikel Laboa, eta pozik ikusiko zuen bere iloba txikiak egin duena. Sara Delgado BRAVA DJaren amonaren anaia baitzen Mikel Laboa –bere osaba zaharra, alegia–, eta lotura sentimental horretatik abiatuta, Laboaren eta J.A. Artzeren kanta ezagunenaren bertsioa aurkeztu du.
Asteazkenean, bere urtebetetze egunean, aurkeztu zuen Delgadok Txoria Txori-ren bertsio dibertigarri eta dantzagarria. Tabakaleran aurkeztu zuen, lagunez inguratuta, DJak egin ohi duen eran. Kantarekin batera Txapuza artistak egindako bideoklip harrigarria erakutsi zuen. Bertan agertzen dira Delgado eta Laboa elkarrekin musika egiten, Txoriak txori-ren erritmoan.
Izenarekin arazo bat eduki zuen arren, hemendik aurrera, eta orain arte bezala, Brava izaten jarraituko duela azaldu zion hedabide honi, Danbobrava aurkezterakoan.