Elkartasun bertso eta pilota jaialdia egingo dute Añorgan
Euskal presoekiko elkartasun bertso eta pilota jaialdia antolatu dute Añorgan martxoaren 10erako. Bertsolaritza eta pilota uztartuko dituzte, Xabier Santxo, Mikel Goñi, Iker Urmeneta eta Mikel Aranguren pilotarien eta Erratz Añorgako bertso eskolako pilotarien eskutik.
Jaialdia 19:30ean hasiko da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, auzoko erretiratuen elkartean. Langileek 10 euroren truk erosi ditzakete, eta ikasleek eta langabeek 5 euroan. Sarrerak erosten dituztenen artean, zozketak egingo dituzte.