Loiolako Erriberako Jesus Maria Alkain plazaren urbanizazioa bukatuko dute
The Student Hotel ikasleentzako hotelaren simulazioa. Donostiako Udalak onartu du Loiolako Erriberako Jesus Maria Alkain plaza urbanizatzeko proiektua 752.885 euroko aurrekontuarekin. Helburua da plaza hori osatzeko behar diren obrak egitea, eraikin berrien eta dagoen plazaren konfigurazioaren arabera. Urbanizazio hori egin zen unean, plazaren muga osatzen duten eraikinetako bi, eraiki eta proiektatu gabe zeuden.
Ikasleentzako hotelaren – The Student Hotel– eta etxebizitza eraikinaren garapenarekin, plaza osatu ahal izango dute. Horretarako, beharrezkoa da plazaren garapenari berriro ekitea, plaza eraikin berrietara egokitu ahal izateko eta haren obra eraikin berriekin batera osatu ahal izateko. Horrela, proiektuak bi mailen arteko topaketa konpondu behar du: dagoen plazarena eta etxebizitza eraikinerako sarbidearena, eta hoteleko eraikin berrirako sarbideena; beraz, bi metro baino gehiagoko desnibela dago plazako eremuen artean.
Diseinuaren bidez, eremu lauak jarduera handiagoa sortzea aurreikusten den eremuetan kontzentratu nahi dira. Kasu honetan, eremu handi bat dago hotelaren eraikinaren aurrean, maila berean eta beheko solairuarekin zuzeneko kontaktuan. Ikuspegi formaletik, proiektuak bi berdeguneren bidez antolatuko du espazioa.


