Sardina erretzearekin batera, agur inauteriei!
Sardinaren ehorzketa. (Argazkia: Sara Ibarguren) Sardinaren ehorzketarekin batera, Donostiak agur esan die inauteriei. Azken urteetan astelehenetan egin den arren, aurten asteartera igaro da berriz ere Sardinaren Ehorzketa ikonikoa.
Moja eta mamu eta deabru eta aingeruek, denek egin dute negar prozesioan zehar. Momo jainkosak sardina erretzeko orduan, deabruek euren dantza egin dute, sutea ekidin eta inauteriek jarraitu dezaten. Tamalez, aingeruek hartu dute plaza, eta deabruak kanporatuta, Momo jainkosari bide eman diote, sardina errez honela.
Inauteriak ez dira guztiz amaitu, ordea, hurrengo asteburuetan hainbat jarduera izango dira Bidebietan eta Altzan. Egitaraua ikusi hemen.



