Zaporeak elkarteak 23.000 kilo janari bidali ditu Siriara eta Turkiara
Zaporeak elkarte donostiarrak gaur (hilak 22) bidali du Siriako eta Turkiako lurrikarak kaltetuentzako janariz betetako kamioia, 23.000 kilo janarirekin. “Pozten gaitu esateak atera dela Siriarako eta Turkiarako kontainerra, biltzen lagundu diguzuen elikagai guztiekin! Berriro ere eskerrak eta zorionak eman nahi genizkizuen, posible egiteagatik milaka kilo elikagai bidaltzea lurrikarak kaltetu dituen pertsona errefuxiatuei”, nabarmendu dute sare sozialetan. Beste lau kamioi ere bidaltzea aurreikusten dute.