Berriro egin dute Merina Grisekoek: bideoklip ikusgarriarekin sareratu dute 'Almar'
Gaizki ohituko gaituzte Merina Gris donostiarrek. Kantutzarrak eta bideokliptzarrak kaleratu besterik ez dituzte egiten eta. Azkena, atzo iluntzean –iragarri baina apur bat lehenago– argitaratutako Almar kantaren bertsioa. Eta ez nolanahikoa: Espainian elektronika munduan aski ezaguna den Ed is Dead ekoizlearekin batera eta Delaporte taldeko Sandrarekin –euskaraz abestera ausartu dena–.
Bideoklipa, ohi bezala ederki zaindua, baina ohi baino ikusgarriagoa egin du Arriguri ekoiztetxeak. Aktoreen artean, besteak beste, Jone Laspiur donostiarra ageri da. Bisexualitatean oinarritutako istorio bat kontatzen da, Besteek zer bideokliparen istorioaren jarraipen moduan irakur daitekeena.
Sareetan harrera beroa izan du klipak, eta ez da gutxiagorako. Jarraian ikus dezakezu, eta zuk zeuk epaitu.