Erroma egokitu zaio Realari
Joanekoa Italian jokatuko da martxoaren 9an; itzulerakoa, berriz, Anoetan, martxoaren 16an.
Europa ligako final zortzirenetako zozketa egin dute gaur eguerdian, eta Realari arerio indartsu bat egokitu zaio: Erroma. Joaneko partida Italian izango da, Olinpiar estadioan, martxoaren 9an. Itzulerakoa, berriz, Anoetako futbol estadioan jokatuko da martxoaren 16an.
Jose Mourinho ezaguna da Erromaren entrenatzailea. Jokalari esanguratsuak ere badituzte. Hala nola, Dybala, Matic eta Wyjnaldum. Gainera, Diego Llorente txuri-urdin ohiak ere Italiako taldean jokatzen du.
Pasa den sasoian Conference liga irabazi zuten, eta Europa ligan aurrera egin zuten Salzburgori final hamaseirenetan irabazita. Calcio ligan hirugarren postuan daude une honetan, Napoliren eta Milaneko Interren atzetik.