Kanpainaurrean murgilduta dago Ahal Dugu eta kalera irten da, "Donostiako aktiborik garrantzitsuena bertako jendea" delako
“Donostiako aktiborik garrantzitsuena bertako jendea da”, adierazi du Victor Lasa Ahal Duguko Donostiako alkategaiak. Maiatzaren 28ko hauteskundeak direla eta, kanpainaurrea abiatu dute alderdiek, eta Ahal Duguk ere, berea egin nahi izan du. Gaur Parte Zaharrean mahai informatibo bat jarri dute, “herritarrak entzuteko”.
Kalera atera dira, “herritarren ahotsa entzuteko eta ziurtatzeko herritarren lehentasunak direla hiri honetan hartzen diren erabaki garrantzitsu guztien erdigunean jartzen direnak”. Lau ardatz nabarmendu dituzte Ahal Dugukoek “iraunkortasuna, turismoa, etxebizitza eta zaintza”.
Ahal Dugun “herritarrak ardatz eta buru” izango dituen kanpaina bat egin nahi dute, ez beste alderdien moduan, “ekonomia eta industria” dutela erdigune.