Zaporeak elkarteak elikagaiz betetako beste bi kamioi bidali ditu Turkiara eta Siriara
Zaporeak elkarte donostiarrak Turkiako eta Siriako lurrikararen kaltetuentzako janari bilketa egin zuen hilaren hasieran, eta 100.000 kilo elikagai inguru biltzea lortu zuten, herritarren laguntzari esker. Horrela, 100.000 kiloak bost kamioitan banatuta bidaltzen ari dira, eta lehenengoa pasa den asteazkenean bidali zuten.
Orain, sare sozialetan iragarri dute beste bi bidali dituztela, eta egindako lanarekin pozik agertu dira: “Honek indarra ematen digu errefuxiatuen baldintzak hobetzeko lan egiten jarraitzeko”. Martuteneko 27 industrialdetik bidaltzen ari dira kamioiak, eta hamabost bat egun tardatzen dute Turkiara eta Siriara iristen.