Neguko arropa eta materiala behar du Harrera Sareak
Hiritarron Harrera Sareak herritarren laguntza eskatu du, kalean lo egiten duten pertsonentzako arropa eta bestelako materiala biltzeko. Negua “gogorra” izaten ari dela nabarmendu dute, eta, horregatik, material hau behar dutela azaldu dute: mantak, gas sukaldeak, mugikorrak, legginsak, leotardoak, kamiseta termikoak, galtzontziloak, txamarrak, eskularruak, txanoak, bufandak, galtzak (gizonezkoen neurri estuak) eta 40, 41 eta 42 neurrietako oinetakoak.
Horrez gain, ekarpen ekonomikoak egin daitezke, kontu korronte honetan: ES44 2095 5013 7091 1957 7666. Bestalde, redacogidaciudadana@gmail.com helbidera idatzita edo 636-55 83 54 telefono zenbakira deituta jarri daiteke harremanetan Harrera Sarearekin.