Lilatoiak mozketak eragingo ditu zirkulazioan
(Argazkia: Joseba Parron / Irutxuloko Hitza) Igande honetan, martxoaren 5ean, Lilatoiaren 33. edizioa egingo da Donostian. Lasterketa Erdigunetik eta Grosetik igaroko da, eta horrek hainbat aldaketa eragingo ditu zirkulazioan. Lilatoia 10:30ean hasiko da Bulebarrean.
Ibilbidea honakoa izango da: Bulebar (irteera), Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Urbieta kalea, Prim, San Martin, Foruen pasealekua, Espainia plaza, Argentinako Errepublikaren Pasealekua, Kursaal zubia, Zurriola hiribidea, Nafarroa hiribidea, Rodil, Nafarroa hiribidea, Zurriola hiribidea, Kursaal zubia, Erregina Erregeordearen Kalea eta Bulebarra (helmuga).
Bulebarra 07:15ean itxiko helmuga prestatzeko eta 12:30ak aldera irekiko da. 10:20ean ibilbideko kaleak moztuko dira, eta lasterketa pasa ahala irekitzen joango dira. 12:30ak aldera, hiriak normaltasuna berreskuratuko duela aurreikusten da.

