Realaren ostiraleko partidaren ondoren DJ saioa egongo da
Realzaleak, Anoetan. (Argazkia: Reala) Realak Cadizen aurka jokatuko du ostiralean Anoetan, eta partidaren ondoren festa bat antolatu du klub txuri-urdinak. Hain zuzen ere, neurketa bukatu bezain laster, DJ saioa egongo da estadioaren kanpoaldeko Keler Espazioan, 23:00etatik 01:00etara.
Horren aurretik, 19:00etan irekiko dituzte Gastrogunea, Fan Zone gunea eta LG Gaming gunea, eta askotariko zerbitzuak eskainiko dituzte, realzaleak partida giroan murgiltzeko. Bestalde, Keler Espazioan partida pantaila erraldoi batetik jarraitzeko aukera egongo da.

