Yago Agirre txirrindulariak Kroazian egin du debuta
Atzo egin zuen debuta profesionaletan Loiolako Erriberako Yago Agirre txirrindulariak. Alemaniako Saris Rouvy Sauerland Team taldearekin fitxatu ondoren, lehenengo lasterketa korritu zuen Kroazian, Umag Sari Nagusian. 81. postuan bukatu zuen, irabazlearengandik 30 segundora.
Hedabide honek jakin ahal izan duenez, Agirre oso pozik dago debutarekin. Profesionaletako erritmoa eta abiadura beste bat dela aitortu arren, eroso sentitu zen bere debutean. Taldearentzako lan egin zuen donostiarrak, eta sentsazio onak izan zituen. Ikasteko eta kilometroak pilatzeko gogotsu dagoela adierazi du.