Abuztura aldatu dute Dantz festibala
Dantz musika elektroniko jaialdiak zazpigarren edizioa iragarri du. Donostian izango da 2023ko abuztuaren 24, 25 eta 26an.
Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, orain arte ikusle gehien izan dituen jaialdia izanik, zazpigarren edizioa orain arteko “oparoena” izango dela aurreratu dute antolatzaileek, “berrikuntza zirraragarriekin”. Abuztuan egin asmo denez, aurreratu dute, “garraioa eta osctatua” eskainiko dietela kanpotik datozen bisitariei. Ez dute zehaztu, baina
Musika elektronikoa izango da jaialdiaren ardatza, baina kultur jarduerak, hitzaldiak, kolektiboen parte hartzea eta askoz gehiago ere izango dira.
Artistak oraindik ez dira iragarri, “baina aurreko edizioetakoen kalitate berekoak edo hobeak” izango direla zabaldu dute. Sarrerak laster egongo dira eskuragarri, beraz, adi egon Dantz-en webguneari eta sare sozialei, Dantz Festival jaialdiaren zazpigarren edizioa ez galtzeko. Ekitaldi paregabe horrek aztarna iraunkorra utziko du Donostiako musika- eta kultura-eszenan