Harrera Sareak elkartasunezko janari poltsak prestatzeko lokal bat behar du
Hiritarron Harrera Sarea lokal baten bila dabil, egoera zaurgarrian dauden pertsonentzako elkartasunezko janari poltsak prestatzeko. Zuzenean kaletik sarbidea duen lokal bat behar dute, prestaketa eta banaketa errazagoak izan daitezen. Laguntzeko aukera dutenek 669-62 03 51 telefono zenbakira deitu dezakete, eta Eugeniarengatik galdetu.