Santa Maria elizako organoa bedeinkatu dute
Donostiako Santa Maria elizako organo erromantikoa berritu dute, eta musika tresna bedeinkatzeko meza egin dute gaur goizean. 20:00etan, aldiz, kontzertua eskainiko dute. 1863ko ekainaren 20an eskuratu zuten organoa. Parisko Cavaille-Coll etxeari eskatu zitzaion, garai hartan Santa Maria elizan zeukaten XIX mendeko organo zaharra ordezkatzeko. Denis Lacorre etxeak egin ditu zaharberritze lanak bi urtez, eta aurreikusi dute gutxienez beste 150 urte iraungo duela.
Ana Belen Garcia eta Alize Mendizabal dira Santa Maria elizako organistak, baina gaurko bedeinkapenean Michel Bouvard organistaren laguntza izan dute. Touluseko Saint Sernin parrokiko organista da Bouvard, eta berak emango du arratsaldeko kontzertua. Hamarnaka lagun batu dira elizan, eta mezaren hasieratik bedeinkatu dute organoa, errezoak eta organoarekin jotako abestiak tartekatuz.