Goenaga Yogurrak emakumezkoen txirrindulari taldea abian da
Gipuzkoako hiru txirrindularitza eskolek indarrak batu dituzte Goenaga Yogurrak emakumezkoen taldea osatzeko. Donostialdea Bizikletan Txirrindulari Eskola, OTXE Oarsoaldea Txirrindularitza Elkartea eta Irungo Txirrindulari Elkartea dira sustatzaileak.
Kadete eta gazte mailako ziklistekin osatu dute taldea. Lehen mailako kadeteak dira Elena Cuenca (Irun) eta Noa Rodriguez (Hernani), bigarren mailakoak Naiara Espinosa (Hondarribia) eta Irati Mitxelena (Hendaia), eta gazte mailako Darya Mishchenko (Mykolaiv, Ukraina). Zuzendarietako bat donostiarra da: Ane Herran.