DHL Parcel banaketa enpresako langileek erosahalmena bermatuko dien hitzarmen bat nahi dute
Hitzarmena berritu eta euren aldarrikapenaren alde protesta egiteko kontzentrazioa egin dute gaur Belartzan, enpresaren egoitzaren aurrean. 40 langile inguru ditu DHL Parcel Gipuzkoa banaketa enpresak Donostian. Azken hitzarmen kolektiboa 2021ean bukatu zen. Geroztik, hitzarmena berritzeko hainbat aldiz bildu dira enpresa batzordea eta enpresa, baina LAB sindikatuak bidali duen ohar baten arabera, bi aldeak “adostasunetik oso urrun daude”.
Aldarrikapen nagusia langileen erosahalmena bermatzea da. LAB sindikatuarentzat KPIa marra gorri bat da: “Kontuan izanik bizitzaren garestitzea islatzen duen adierazlea dela, garbi ikusten dugu DHL Parcel Gipuzkoako langileen soldatek KPIarekin bat etorri behar izatea”.