Harrera Sareak dohaintzak behar ditu baliabideak ez dituztenei laguntzen jarraitzeko
Harrera Sareak dohaintzak behar ditu gehien behar dutenei laguntzen jarraitzeko. Besteak beste, janaria, butanoa, sukaldeko tresnak, arropa eta botikak erosteko dirua behar dute. “Nahiz eta Elikagaien Bankuko materiala eta norbanakoen arropa jaso, gauza gehiago behar ditugu, orain dugunarekin ez baita nahikoa”, azaldu du Harrera Sareak.
Elikagaiak gorde eta banatzeko lokal bat behar dute, baita ere. “Urtero 50.000 euroko aurrekontua izaten dugu. Aurrekontu horretako diru guztia erabili dugu dagoeneko, eta jendearen dohaintzekin urte guztiak zehar joango gara behar dutenentzako gauzak erosten. Datozen asteetan ez badugu dohaintzarik jasotzen, ezingo ditugu gehien behar dutenen beharrak ase”, nabarmendu dute, kezkaz.
Hori dela eta, “larrialdizko” deia egin dute, ahal duenak ekarpen ekonomiko bat egin diezaion Harrera Sareari. Transferentzia ES44 2095 5013 7091 1957 7666 kontu korrontera egin daiteke, eta Bizum kodea 00980 da.