Ene Kantak taldeak 'Emozio festa' ikuskizuna eskainiko du martxoaren 19an
Ene Kantak taldeak Emozio festa ikuskizuna eskainiko du martxoaren 19an Viktoria Eugenia Antzokian. Bi saio egingo dituzte, 16:00etan lehenengoa eta 18:30ean bigarrena. 80 minutuko ikuskizuna izango da, eta sarrerak salgai daude antzokiaren webgunean, 15 euroan.
Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira, abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, eskolako lehenengo eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen:beldurra, urduritasuna, poztasuna… Musikaz, dantzaz eta irriz betetako Ene Kantaken abentura berri honetan, ikusleak emozioetan murgilduko dira.