Netflixek estreinatuko du 'Kote Cabezudo auziari' buruzko dokumental saioa
Uztaila baino lehen estreinatuko dute En el nombre de ellas (Haien izenean) dokumentala. Azkenik, Netflix plataformak emango du Kote Cabezudoren inguruko dokumental saioa. Horrela baieztatu dute Eduardo Mendoza zuzendariak eta Iñigo-Perez Tabernero ekoizleak.
Disney Plus plataformak azaroaren 23an estreinatu behar zuen Kote Cabezudo auzia-ren inguruko dokumental saioa. Ordea, egun horretan ez zuten estreinatu, eta Berria egunkariak jakinarazi zuen Disney Plusek dokumental saioa ematea baztertu zuela.