Kote Cabezudoren inguruko dokumental saioa baztertu du Disney Plusek
Azaroaren 23an estreinatu behar zuen Disney Plus plataformak En el nombre de ellas (Haien izenean) dokumental saioa. Trailer bat ere argitaratu zuten. Dena dela, dokumental saioa ez ematea erabaki dutela jakinarazi du Berria egunkariak.
Sr. Mono ekoiztetxeko iturrien arabera, dokumental saioaren eskubideak itzuli dizkio Disneyk ekoiztetxeari. Horrenbestez, Sr. Monok programa saltzea lortuko balu, beste plataforma edo telebista batean estreinatuko litzateke. Eduardo Mendoza saioko zuzendariak egunkariari esan dio dokumentala beste leihoren batean emango dela, eta datozen egunetan jakinaraziko dutela non.
Lau ordu eta erdiko lanean, Kote Cabezudo salatu zuten hainbat emakumeren lekukotzak jaso dituzte.