Añorgako duatloia egingo dute, bigarrenez
Añorgako duatloiaren bi podiumak. (Argazkia: Euskadiko Triatloi Federazioa) Igandean, hilaren 12an, Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak Añorgako bigarren duatloia egingo du. 10:00etan abiatuko da Añorgako futbol zelaitik, eta lasterketak hiru zati izango ditu. Parte hartzaileek lehenik 5 kilometro korrika egin beharko dituzte, ondoren 20 kilometro bizikletan, eta, bukatzeko, beste 2,5 kilometro korrika.


