Zuloak, hutsuneak

Batzuetan halaxe da. Batzuetan, ez dakizu zergatik, baina sabelean korapilo moduko bat duzu, eta ezin duzu gosaldu, ezin duzu hartu arnasa —guruak esan arren—, ezin duzu lehen egiten zenuen eran egin irri. Sobera arrazionalak direnek ez dute begi onez ikusten, baina sabelean ikusi daiteke korapilo hori, batzuetan kasik kolore eta guzti. Begiratzen jakin behar, noski.
Tesseoren itsasontziarena oroitzen? Noiz arte gara berdinak? Zenbat zulo, zenbat hutsune, zenbat akats eta zenbat aldaketa? Zenbat erru?
Zergatik dio sabelean dudan korapilo honek iruditeria eta ondarea baino askoz ere gehiago ari garela galtzen? Eta galdutakoa berreskuratzen asmatzen lagunduko digun norbaiten bila hasi beharko genukeela?
Zenbat galdera, hainbat galera…