Miren Josune Bikuña eta Javier Fernandez izan dira Añorgako bigarren duatloiaren irabazleak
Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak Añorgako bigarren duatloia egin zuen atzo. Emakumezkoetan, Miren Josune Bikuña (Sestao Triatloi Taldea) izan zen azkarrena, Olaia Jauregia (Añorga KKE) bigarren eta Aitana Abalos (Yepa!) hirugarren. Gizonezkoetan, berriz, Javier Fernandez (Peñota Alusigma) izan zen irabazlea. Paul Bereziartua (Mugarra Triatloi Taldea) izan zen bigarren eta
Alexander Unzueta (Peñota Dental Alusigma) hirugarren. Gipuzkoako Txapelketa ere izan zen Añorgakoa, eta Bikuña bera izan zen garailea, eta mutiletan Aitor Arotzena (Añorga KKE).
Lasterketak hiru zati izan zituen. Kirolariek, lehenik, 5 kilometro egin zituzten korrika, ondoren 20 kilometro bizikletan, eta, bukatzeko, beste 2,5 kilometro korrika.