Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak '(H)amar' singlea estreinatu du
Abesti berri bat aurkeztu du Donostiako Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak. Otsailean grabatu zuten Haritz Harregiren Usurbilgo estudioan, eta singlearen azala Error Design artistak egin du. Jarraian entzun dezakezue.
Hilaren 25ean Tolosako Bonberenean itzuliko dira agertokietara, eta bira luzea izango dute aurretik.