Hiru donostiar sailkatu dira VI. Geografia Olinpiadetako podiumean
Hiru donostiarrek eskuratu dituzte EHUk antolatzen duen Euskadiko VI. Geografia Olinpiadako lehenengo hiru postuak. Batxilergoko bigarren mailan Geografia ikasgaia ikasten duten EAEko ikastetxe guztietako ikasleek hartu zezaketen parte deialdian.
Egindako proben ondoren, Usandizaga ikastetxeko Unai Muñozek eskuratu du lehenengo postua. Bigarren postuan Mikel Diaz Benaito, Jesuitak Donostia ikastetxekoa, sailkatu da, eta, hirugarrengoan, Joseba Diaz de Mendibil Laboa, Jesuitak Donostia ikastetxekoa bera ere. Ikastetxeen artean, Bilboko Calasancio-Escolapios ikastetxeak lortu zuen garaipena.
EHUren arabera, Geografia Olinpiadaren helburua diziplina zientifiko horrekiko ikasleen interesa sustatzea da.