Dbuseko autobus linea bat jarriko dute Atotxarrekako bizilagunentzat
Atotxarrekako bizilagun batzuek eta Donostiako Udalak hainbat bilera egin dituzte auzunearen beharrei buruz hitz egiteko. Udaleko iturrien arabera, bi aldeek hainbat hobekuntza adostu dituzte. Horietako bat da Dbusen autobus linea berri bat sortzea Atotxarrekako bizilagunentzat. Une honetan, Dbus eta udala zerbitzua martxan jartzeko baliabideak aztertzen ari dira: ordutegiak, geltokiak eta abar. Datozen hilabetetan zehaztuko dute hori. Dena dela, autobus zerbitzua uda baino lehen abian jartzea aurreikusten du udalak.
Iazko azaroan, Eneko Goia alkateak adierazi zuen Atotxarrekako bizilagunen eskaerak aintzat hartuko zituztela.