Loiolako Kuartelen akordioa "hilaren bukaera edo apirilaren hasieran" sinatuko du udalak
Eneko Goia alkateak Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan aurreratu duenez, “hilaren bukaeran edo apirilaren hasieran” sinatuko du udalak Loiolako Kuartelak erosteko akordioa.
Militarrek lau urtez bertan egoteko eskubidea izango dute, baina udalak makro proiektua gauzatzen hasteko lanei ekingo diela adierazi du Goiak.
Proiektua garatu gabe dagoen arren, “naturarekin oso lotutako gunea egiteko aukera” dela nabarmendu du alkateak. Udalak 73,3 milioi euro ordainduko ditu, eta 17,5 hektareako eremua eskuratuko du, baita Uliako beste sei hektareako eremu bat ere. Kuartelen lursailean 1.500-1.700 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du udalak, besteak beste. Salerosketa sinatzen dutenean, udalak bost milioi euro ordaindu beharko dizkio Ogasun Ministerioari, eta aurrerago ordainduko du gainontzekoa.
Otsailean, Espainiako Defentsa Ministerioak Loiolako kuartelak lursail militar gisa desafektatu zituen, eta Ogasun Ministerioaren esku dago geratu zen eremuaren kudeaketa.