130 kontratu baino gehiago eskainiko dituzte Talentuaren Azokan
Maiatzaren 5ean egingo da Talentuaren Azoka, eta bertan parte hartzeko izena emateko epea bihar, asteartea, zabalduko da. Donostiako Sustapenak antolatuta, bertako 40 enpresa baino gehiagok, 130 aukera baino gehiagoko lan poltsa bat aurkeztuko dute Anoetan. Enpresa bakoitzak espazio pribatu bat izango du, estadioko iparraldeko eta ekialdeko harmailetan, hautagaiei elkarrizketak egiteko.
Azokara joan nahi dutenek izena eman dezakete, bihartik aurrera, online plataforman, Donostiako Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus). Berrikuntza gisa, aurten Donostiako Sustapenak orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko die aldez aurretik hautagaiei, konexio aukerak hobetu ditzaten.