'Simpsondarrak' filma euskaraz ikusi daiteke dagoeneko
Ander Torregarai gazte donostiarrak duela bi aste inguru iragarri zuen The Simpsons Movie filma euskaraz bikoizten ari zela, eta dagoeneko osorik (87 minutu) ikusgai jarri du. Euskal encodings webgunean jarri du eskuragarri, doan. Simpsondarrak: filma du izena euskarazko bertsioak. Jatorrizko filma 2007an estreinatu zuten, eta arrakasta handia izan zuen
Torregaraik 17 urte ditu eta bikoizketa ikaslea da. Twitterren iragarri zuenean simpsondarren filma bikoizten ari zela, ikusmina sortu zuen erabiltzaile askoren artean, eta orain zorion mezuak ere jaso ditu. Jatorrizko filmean sei aktoreren artean egin zituzten pertsonaia guztien ahotsak, baina euskarazkoan Torregaraik berak egin ditu denak. Halaber, itzuli ezin izan dituen hitz jokoetan berak asmatutako txisteak sartu ditu, tartean Enekoachen “hatu anasa” esapide ezagunarekin egindako txiste bat.
Barkatu baina ze da hau @Espidermander ?? Hatu anasa😤
— IEJardunaldiak (@IEJardunaldiak) March 25, 2023
P.D: Lan itzela Simpsondarrak bikoizten🤘 pic.twitter.com/p6MIKFS0A1